Sopelako jaietan eraso arrazista egon zela salatu dute

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 10a, 11:50

Eguaztenean komunikabideetan agertu bezain laster gaitzetsi zuen Sopelako Jai Batzordeak San Pedro jaietan gertatutako ustezko eraso arrazista. Zinegotzi pare batek ere parte hartu zuen arrasti horretan Bilbon egindako kontzentrazioan. Jai-batzordeko kideek Twitter bidez adierazi zutenez, "ez dugu inolako erasorik onartuko herriko jaietan! Mota denetako erasoak ozen gaitzetsiko ditugu!". Are gutxiago, Larrabasterrako Karmen jaiak uztailaren 15ean hasiko direla. Gizarteratze alorrean diharduen EDE taldeak salatu zuenez, San Pedro jaietako domekan (ekainak 28), goizaldeko 06:45ean, gazte talde batek emakume bat eraso eta jipoitu egin zuen Sopelako metro geltoki inguruan, lanera zihoan unean. Zauri arinak jasan zituen. Hain zuzen ere, EDE taldeak sustatutako Suspertu gizarteratze enpresan lan egiten du erasotuak.

Gertatutakoa Eusko Jaurlaritzaren pean dagoen Eraberean erakundearen esku jarri du EDEk. Erakunde horren ardura da arraza, etnia eta sexuaren oinarrian duten arazo denei aurka egitea.

Bestalde, Ertzaintzak abiatutako ikerketaren ondorioz, ekainaren 30ean, ustez erasoagaz zerikusia daukaten hiru gazte atxilotu zituen polizia autonomikoak, "Deia" egunkariaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun