Sopelako alkate berriaren soldata %15 igo dute

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 10a, 12:00

Ekainaren 13an jaso zuen aginte makila Gotzon Hermosillak. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Udal Gobernu berria osatu ostean, egindako lehenengo osoko bilkuran, Gontzal Hermosilla alkate jelkideari urteko 51.000 euroko soldata jartzea onartu zuten atzo EAJk eta PSE-EEk, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Leire Basauri alkateordeari, berriz, 48.000 euroko urteko soldata jarri diote. Hurrenez hurren, %15,43koa eta %12,74koa izan dira igoerak, aipatuta agerkariak emandako datuen arabera.

Denok Batera eta Sopela Orain taldeak abstenitu egin ziren. EH Bilduk, ostera, proposamenaren kontra bozkatu zuen. Koalizio ezkertiarrak gogoratu duenez, aurreko agintaldian alkatearen eta alkateordearen soldatak %25 jaitsi zituzten, EH Bilduko Saioa Villanueva udal agintari zela; hurrenez hurren, 44.181 eta 42.573 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun