Neska-mutilen surf txapelketarako izen-ematea zabalik

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 15a, 18:00

Ekimenaren kartela.

Datorren asteko martitzen eta eguzteanean, hilak 21 eta 22, Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa izango da Sopelako Arriatera hondartzan. Ekimen hori ume, nerabe eta gazte surflariei dago zuzenduta, lehiatzeko honako kategoriak izango baitira: 18 urtetik beherakoak, eta baita 16, 14 eta 12 urtetik beherakoak ere. Azken maila horretan, 8 urtetik 12 urtera bitarteko umeek eman dezakete izena. 8 urtetik beherakoak, ostera, ezin izango dira lehiatu. Izen-ematea doakoa da, eta Interneten egin daiteke uztailaren 18ra arte, wavescores.net webgunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun