2015eko Joko Atlantikoetan, 500 bat gazte parte hartu zuten, Gales, Kornualles, Irlanda, Bretainia, Eskozia, Devon (Ingalaterra), Pays de la Loire (Bretainia eta Frantzia), Nantes (Bretainia), Viana do Castelo (Portugal), Kuba, Asturias, Galizia, Gaztela-Leon, Nafarroa, Kantabria eta Euskadiko selekzioakaz. Euskadiko selekzioak garaipena lortu zuen urrezko 28 domina eskuratzean, bere lehiakide ahaltsuenen aurretik, alegia Pays de la Loireko (15 urre) frantziarrak. Akitania (7) eta Bretainia (6) ere Joko Atlantiko hauetako selekzio onenen artean nabarmendu ziren. Kubak, bere lehenengo parte hartzean, urrea eskuratu zuen belan.