Soline Lamboleyk Europako scratch txapelketa irabazi du

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 21a, 18:00

Soline Lamboley Atenasen. © SOLINE LAMBOLEY

Soline Lamboleyk urrezko domina eskuratu zuen pasa den barikuan, hilak 17, Europako Txirrindularitzako Txapelketan. Lointek Team talde sopeloztarraren txirrindulari frantsesak pistako scratch modalitatean nagusitu zitzaien beste 24 lasterkariri, 23 urte azpiko emakumeen kategorian. Sheyla Gutierrez taldekide errioxarrak ez zuen podiuma zapaltzea lortu, laugarren geratu baitzen. Txapelketa Greziako hiriburuan jokatu da, Atenaseko belodromoan. Bitartean, Lointek taldeko beste kide batzuek Bretainiako Tourrean parte hartu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun