Sailkapenean, Natxo Gonzalez lehen postuan dago, gizonezkoen mailan; proba garrantzitsua izango da plentziarrarentzat. Iazko txapelketan finalerdietara heldu zen, eta oraingoan, Charly Quivront, Miguel Blanco eta Nelson Cloarec surflariei aurre egin beharko die. Emakumezkoetan, Teresa Bonvalot portugaldarra da lehenengoa, baina Ariane Ochoa euskalduna 200 puntura besterik ez dago.