Andra Mari Eusko Dantzari Taldea 1955ean sortu zuten Galdakaoko zenbait gaztek, eta ordutik hona, euskal dantzak eta kultura ezagutarazi dituzte, Euskal Herrian eta munduan barrena. Bere lan-interesak garatzearen ondorioz, Euskal Herri osoko erritu, musika eta dantza zaharrak ikertzeari, ikasteari eta berreskuratzeari ekin zion Andra Marik, eta errepertorio luzea eta zabala osatu dute.
Kanpoko talde biei dagokienez, euren dantzak gogoko badituzu, berriro ikusteko aukera izango duzu. Izan ere, beste hainbat folklore-jaialditan parte hartuko dute-eta datozen asteotan.