Konfiskatzearen ondoren, udaltzainek Getxoko ertzain-etxeko agenteen laguntza eskatu zuten lekua miatzeko. Polizia bietako agenteek, miaketan, droga berberaren hainbat dosi eta beste substantzia estupefaziente batzuk atzeman zituzten, baita arma zorrotz bat ere. Miaketa amaitutakoan tabernako zerbitzaria atxilotu zuten, 36 urteko plentziarra, osasun publikoaren kontrako ustezko delituagatik. Sopelako Udaltzaingoa antzeko ekintzak egiten dabil txikizkako salmenta, bide publikoan droga kontsumitzea, eta debekatutako armen edo objektu mingarrien jabetzaren kontra.
2015ean, agenteek 66 konfiskatze egin dituzte, gehienak drogak edukitzeagatik edo kontsumitzeagatik. Udaltzaingoak konfiskatze bakoitzaren akta helarazten die Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Saileko zuzenbide-zerbitzuei, zertarako eta dagokion administrazio-espedientea tramitatzeko, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arau-hausteengatik. Arau horren zigorren atalean zehazten denez, arau-hauste arinak 100 eta 600 euro arteko isunagaz zigortzen dira, larriak 601 eta 30.000 euro arteko isunagaz, eta oso larriak 30.001 eta 600.000 euro arteko isunagaz.