Sopelako labarrak ezagutzeko beste aukera bat, domeka honetan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 29a, 11:04

Sopelako itsas-labarrak. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Turismo-bulegoak antolatutako bes­te bisita gidatu bat egingo da domeka honetan, abuztuaren 2an, labarretara; goizeko 11:00etan hasiko da. Halako bisita gidatuak aspaldi antolatzen dira, udalerrian turismoa bultzatzeko helburuagaz, eta he­rriak dauzkan hainbat ezaugarri agerian jartzeko. Gainera, geologiaren ezagutza indartu eta memoria historikoa bultzatu gura dute. Abuztuaren 30ean ere egingo da beste irteera bat.

Parte hartzeko, izena eman beharra dago, turismo-bulegoan (Loiola Ander Deuna, 28) edo Larrabasterrako in­formazio-puntuan (Are­txabaleta enparantza, 1). Telefonoz eta Internetez ere egin daiteke: 94 406 55 19 edo turismo@sopela.eus. Bisitari bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun