Bihar arte dago Sopelako Duatloi Txikian izena emateko

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 2a, 13:19

Adinaren arabera, sekula ez da goizegi kirola praktikatzen hasteko, eta zapatu honetan izango gara horren lekuko: Sopelako IV Duatloi Txikia egingo da goizean, 10:30etik aurrera. Izena eman gura baduzu, adi ibili! Izan ere, irailaren 3ra arte ipini dute horretarako epea; izen-ematea doakoa da. Horretarako, mezua bidali behar da hirubi.triatloi@hotmail.com helbidera, ondokoak zehaztuz: izena, deiturak, jaiotze-urtea, gurasoen edo tutoreen izena, deiturak eta NAN (aita edo amaren baimena bailitzan). Bestela, Kurtzio kultur etxean eta Abadesoloko igerilekuetan izena emateko orriak bete daitezke.

Hirubi Sopelako triatloi taldeak antolatu du duatloia eta, mota honetako lasterketetan ohi denez, oinez eta bizikletaz lasterka egingo dute kirolari gazteek: urtebeteko umeetatik hasi eta 14 urteko gazteetara arte, zazpi mailatan lehiatuko dira. Kategoria bakoitzak bi urteko adin tartea hartuko du eta ordu laurdeneko tarteagaz abiatuko dira irteera puntutik; nondik eta udaletxeko plazatik.

Nagusienak abiatuko dira lehenengo, 13 eta 14 urtekoak. Azkenak, berriz, urtebete eta bi urteko umeak.
Kategoria gehienetan, bizikletako tartea gurpiltxo barik egin behar da, azken bi mailatan izan ezik. Horrela, 3 eta 4 urteko umeek, gura badute, gurpiltxoak eroan ditzakete bizikletan. Lasterkari txikienek, berriz, "molto" moduko bizikletakaz lehiatuko dira. Guztira, 350 partaiderentzako lekua dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun