“Inoiz ezertxo ere gertatzen ez den tokia” da DES-Habitat. “Hala ere, pertsonaiek bertan egon gura dute; ondo sentiarazten eta hartzen gaituen lekua da. Batean kale, bestean bale. Baina, beti ematen digu zeozer”, diote konpainiatik. Bere identitatea berreskuratu gura duen mundu batean topo egiten duten lau ezezagunen istorioa kontatzen du antzezlanak. Denen ongizatea lortzeko, elkarlanean jardun beharko dute pertsonaiek; antzezlanean zehar hainbat elementu aurkituko dituzte, laurek partekatuko duten etxearen osagarriak izango direnak. Horrez gainera, gertaera dibertigarri eta arriskutsuei aurre egin behar izango diete denek batera.
Vaiven Teatro 2008an sortu zen. Bidean 300 emanaldi baino gehiago eskaini ditu konpainiak.