Canalesek publikoaren animoak eta senideen eta entrenatzailearen babesa eskertu zituen. Era berean, ederto baloratu zuen Pantingo antolakuntza: "proba honegaz, munduko zirkuitua egin ezin dugun europarroi maila goreneko proba batean lehiatzen uzten digulako".
Gizonezkoetan, Brasilgo Thiago Camaraok irabazi zuen. Besteak beste, Natxo Gonzalez plentziarra eta Eneko Acero algortarra lehiatu ziren bertan.