Uribe Kosta jaietan 2015

Euskal Jaia egingo dute Sopelan, aste akabuan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 9a, 20:15

Nekazaritza-azoka zapatu goizean egingo dute udaletxeko plazan. © SOPELAKO UDALA

Aste akabu honetan egingo da ohiko Euskal Jaia Sopelan. Kontzertuak eta azokak izango dira, besteak beste, zapatuan eta domekan (irailaren 12an eta 13an). Egun bi bakarrik badira ere, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, berbarako: nekazaritzako eta artisautzako azokak.

Baina badago besterik. Zapatu goizean, pala-txapelketaren finala jokatuko da, eta arrastian, Bidaia musika-taldearen kontzertua ikusi eta entzun ahalko da; Mixel Ducauk eta Caroline Phillipsek osatzen dute taldea. Domekan, ostera, sukalki-txapelketa eta txirrindularitza-eskolen topaketa egingo dira. Ekitaldi gehienak udaletxeko plazan izango dira.

Egitaraua

Irailak 12, zapatua

10:00 Nekazaritza-azoka.

12:00 Pala-txapelketa, finala. Pilotalekuan. 3 euro.

12:30 Euskorleans Dixie Band, emanaldi ibiltaria.

13:00 Azokako txapelketen sari-banaketa.

20:00 Mixel Ducau eta Caroline Phillips. Euria bada, Kurtzio kultur etxean.

Irailak 13, domeka

09:00 Sukalki-txapelketan izena ematea.

11:00 – 15:00 / 17:00 – 20:00 Artisautza-azoka.

10:30 Txirrindularitza-eskolen topaketa. Kurtzio inguruan.

12:30 Euskal dantzak, Eguzkilore taldeagaz.

13:00 Sukalki-txapelketa, kazolak aurkeztea.

14:00 Sukalki-txapelketaren sari-banaketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun