Sopelako Udaltzaingoa antzeko ekintzak egiten dabil txikizkako salmenta, bide publikoan droga kontsumitzea, eta debekatutako armen edo objektu mingarrien jabetzaren kontra. 2015ean, agenteek 79 konfiskatze egin dituzte, gehienak ustez drogak edukitzeagatik edo kontsumitzeagatik. Horiei gehitu behar zaizkie hiru atxiloketa eta atzoko gertaera.
Udaltzaingoak konfiskatze bakoitzaren akta helarazten die Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko saileko zuzenbide-zerbitzuei, zertarako eta dagokion administrazio-espedientea tramitatzeko, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arau-hausteengatik. Arau horren zigorren atalean zehazten denez, arau-hauste arinak 100 eta 600 euro arteko isunagaz zigortzen dira, larriak 601 eta 30.000 euro arteko isunagaz, eta oso larriak 30.001 eta 600.000 euro arteko isunagaz. Droga-trafiko kasuetan epaitegiek ezartzen dituzte zigorrak.