Amesten aniztasun funtzionala duten Uribe Kostako umeen inklusioaren alde lan egiten duen elkartea da. Horretarako, aisialdia, kirola eta teknologia berriak baliatzen dituzte. Era berean, talde mistoak eratzen dituzte (aniztasun funtzionala duten eta ez duten umeakaz) hainbat jarduera garatzeko. Elkarteko kideek azaltzen dutenez, euren helburu nagusia pertsona denen parte hartzea bultzatzea da.
2014an, proba pilotua egin zuten Getxo Kirolak erakundeko instalazioetan. Azaldu dutenez, "harrera ona eta emaitza oso positiboak" izan zituzten, eta antolatutako ekintzetan parte hartu zutenen eskubide eta beharrizanetara erantzun zioten.