Sopelako lasterketa nudista urriaren 4an izango da

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 23a, 12:00

"Patxi Ros Saria" izena daukan Sopelako Lasterketa Nudistaren 16. edizioa urriaren 4an, domeka, egingo dute. Barinatxe hondartzan izango da, 13:30ean. Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak antolatu dute. Izen-ematea (doakoa) lasterketaren egunean egingo da, Barinatxen bertan.

Bi lasterketa edo maila izango dira: bata lekukotasun-lasterketa, kilometro batekoa, eta, bestea, lasterketa absolutua, bost kilometrokoa. Saria jasoko dute lasterketa absolutuko lehen hirurek. Gainera, oparitxoa emango diete partaide denei eta domina bana umeei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun