Ekimen honek elkartasun xedea du; izan ere, faroltxoen salmentan bildutako dirua Aimar del Pozo ume sopeloztarrari dohaintzan emango zaio, bere gaixotasunaren tratamenduan laguntzeko. Hala ere, atzerapena dela-eta norbaitek faroltxoaren dirua berreskuratu gura balu turismo bulegoetara joatea besterik ez luke behar. Bertan, faroltxoaren txartela entregatuz gero, dirua itzuliko zaio. Sopelako Udalak eragozpenak barkatzeko eskatu du.
Film-labur lehiaketa
Bestalde, aurten lehenengoz, surfari eta naturari buruzko film laburren lehiaketa egin dute Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan; atzo eman ziren sariak. Hiru film irabazleak proiektatu ziren eta, ondoren, Txus Delgadoren "Big wave in the Basque Country" dokumentala estreinatu zen.
Lehiaketara 12 film labur aurkeztu ziren, denak kalitate handikoak eta gehienak dokumentalak. Ondokoak izan dira irabazleak:
1. saria. Sopela Kosta Fest jaialdiko film-laburrik onena.
"Solsticio / invierno", Beto Oviedo (Argentina).
500 euro
2. saria. Berton. Sopelako zinemagilerik onena.
"Gure funtsa", Zazpi7.1ez (Sopela)
250 euro
3. saria. Genero ikuspegitik, film-laburrik onena.
"Las chicas de las olas", Kantauriko Olatua – Paula Odriozola (Sopela)
250 euro