Goizeko 09:00etatik aurrera, honako modalitateen lehiak izango dira: open surf, open body, master, senior, 18 azpiko body, 18 azpiko surf, 16 azpiko surf, longboard eta sup surfa. Sari-banaketa 19:30ean izango da, Atxabiribil hondartzako sarreran. Iaz, Bizkaiko 7 surf-elkartek eta Gipuzkoako hiruk parte hartu zuten proban.