Hareaz egindako irudiez, istorio harrigarriak sortuko dituzte bihar Sopelan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 2a, 16:36

© BORJA GONZALEZ

Zapatu honetan, urriak 3, "Sueños de arena" ikuskizuna eskainiko du Sopelan Borja Gonzalez Ytuquepintas talde katalaneko kideak. Saioa 19:00etan hasiko da Kurtzio kultur etxean, eta sarreren prezioa ondokoa da: umeek 3 euro, nagusiek 5 euro.

Diziplina anitzeko ikuskizuna da: artea hareagaz, zirkua, zuzeneko musika, txotxongilo handiak eta pintura azkarra. Ilustratzaileak, eskuak eta harea erabiliz kristal baten gainean, eta pantaila batean proiektatuz, emozioak eragingo dituzten istorioak sortuko ditu, hainbat atmosferatatik igaroz, eta eskuen mugimendu soilen bitartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun