Udaltzainak bertaratu ziren eta bilbotarra lokalizatu zuten Solondota kalean, ustez Aldundiko langileengandik ihesi zihoala, eurek ibilgailuan ustekabean atzeman ostean. Udaltzaingoaren arabera, une batzuk lehenago, ustezko lapurrak ibilgailutik hartutako bi telefono mugikor eta MP3 gailu bat bota zituen. Era berean, gorputza arakatu ostean, udaltzainek 80 euro atzeman zizkiotela jakinarazi dute, antza, Aldundiko langile baten diru-zorrotik hartutakoak.
Getxoko Justizia Jauregian epaiketarako data zehaztu da, epaiketa azkarraren prozesuaren bidez. Udaltzaingoaren arabera, antzeko delituak egiteagatik aurrekari ugari dauzka bilbotarrak.