Kosta Trailek 14.000 euro eman dizkie diabetikoei

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 30a, 18:50

Dohaintza ekitaldia. © BIZKAIKO DIABETES ELKARTEA

Sopelako Kosta Trail lasterketaren babesleek 14.000 euroko laguntza eman berri diote Bizkaiko Diabetes Elkarteari. Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxak irail amaieran egin zuten dohaintza da probak orain arte jasotako diru-ekarpenik handiena. Pasa den ekainaren 14an egin zen hamargarren edizioa, eta bertan parte hartu zutenen kopuruak ere marka denak apurtu zituen: 4.300 bat lasterkari, tartean diabetikoez osatutako Team One Diabetes Challengue taldea. Sopelako Udalak ere babesten du Kosta Trail.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun