"La casa de Bernarda Alba" lana, zapatuan, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 9a, 11:21

Aste-akabu honetan, Sopelako kultur etxean, Kurtzion, obra eder baten antzezpena ikusi ahalko da: "La casa de Bernarda Alba" lana, Federico Garcia Lorca granadar idazlearena. Oraingoan, Gorlizko antzerki amateurreko taldeak taularatuko du lan ezaguna, gaztelaniaz. Emanaldia zapatuan izango da, urriaren 10ean, 20:00etan. Sartzea doakoa izango da.

Garcia Lorcak 1936an idatzi bazuen ere, antzezlana ez zen estreinatu ia hamar urte beranduagora arte, 1945era arte, Buenos Airesen (Argentina).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun