Aurtengo Baque Sarian 150 bat pilotari gaztek eta kadetek hartu dute parte, pasa den irailaren 8tik aurrera. Lehiaketak Sestao, Laukiz, Bermeo, Sopela, Iurreta, Portugalete eta Lezama bisitatu ditu, gaurko finalaren aurretik. Ezkurdi pilotalekuak finalez gainera, omenaldi berezia hartuko du: Baque Saria sortu zuten Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzaren Zuzendaritzako hiru kide: Jesus Garcia Ariño, Patxi Salterain eta Ricardo Enzunza.