Silexa ezagutzeko ibilaldi geologikoa Sopelan, hilaren 16an

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 14a, 12:53

Silex ugari dago Sopela eta Barrikako labarretan.

Burdina lantzen jakin aurretik, gizakiak kareharri-mota bat erabiltzen zuen lanabesak eta tresnak egiteko: silexa edo suharria. Sopelako labarretan silex ugari dago; askotariko tresnak (aizkorak, gezi-puntak eta objektu zorrotzak) egiteko suharria erauzten zen bertan. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, horiek ezagutzeko aukera izango da: urriaren 16an, barikuan, ibilbide geologikoa egingo da, goizeko 11:00etan. Hainbat jarduera izango da: material hori ezagutzen ikastea, azaleratzeak ikustea, ondare eta geologiaren garrantziaz jabetzea, eta lehenengo biztanleen garapenean izan zuen eragina ezagutzea. Izena emateko: 944 065 519 telefonora deitu edo turismo-bulegoetara hurreratu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun