Umeentzako ikuskizun interaktiboa da, baina adin guztietako ikusleek gozatzeko modukoa ere bai. Gainera, inprobisazioa lantzen du Regitschnigek.
Ordubete inguru irauten du saioak, eta ikusleek zuzenean eta aktiboki parte hartu ahalko dute, modu dibertigarrian. Horrela, zirkuaren munduko figura kutunak gogora ekarriko dituzte: akrobatak, animalia-hezleak, pailazoak edo lehoiak. Umeek zein nagusiek figura horiek haragituko dituzte, Regitschnigegaz batera.