Argitzea txapelketak maila bakarra izango duela: OPEN maila. Beraz, emakumeak eta gizonak aldi berean lehiatuko dira. Stand Up Paddle Surf, arraun-surfa edo SUP surfing delako surf modalitatea oso modan dago azken urteotan. Antzinako desplazatzeko modu bat da: nabigatzaileak arraun bat erabiltzen du uretatik desplazatzeko, surf ohol baten gainean zutik dagoen bitartean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, besteak beste honako surflariek hartuko dute parte: Ibon Rodriguez Sacedo, Javier Corcuera, Oihan Aizpuru Aldatz, Jose Mari Ayestaran eta Iñaki Navascues.