Sopelak bor-bor egingo du bihar, Putxera Egunean

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 6a, 18:07

© SOPELAKO UDALA

Zapatu honetan izango da aurtengo Putxera Eguna, Marmiton Kolektiboak antolatuta. Izen-emateak egunean bertan egingo dira, goizeko 09:00etatik 11:00etara bitartean. 12:00etatik aurrera aurkeztuko dira, berriz, putxerak edo lapikoak. Azken edizioa arrakastatsua izan zen oso: 152 putxera aurkeztu zituzten, horietatik 75, Sopelakoak.

Gastuei aurre egiteko, udalaren laguntzaz (sariak) eta hainbat tabernaren babesaz gainera, zozketa antolatzen dute: ohiko tabernetan eros daitezke txartelak (10 zenbakiko txartela, 2 euroan). Marmiton Kolektiboak espero du azaroaren 7an Sopela putxera erraldoi bihurtzea, Pepetxin lagunaren omenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun