"Parte-hartzea giltzarri izan beharko luke udal jardueran. Sopeloztarrok aukera izan beharko genuke gure udalaren funtzionamenduan eragiteko. Gure eskubidea da", uste du Sopelako EH Bilduk. Gauzak horrela, azken hilabeteetako Ogasun alorreko batzorde informatiboetan, koalizioak aurrekontuen kanpainaz galdetu dio EAJri, egun PSE-EEgaz batera udal gobernuan dagoen alderdia. Kanpaina horren izaera parte-hartzaileaz ere galdetu egin zaie. "Egun, ez dago erantzun garbirik kanpaina horretan ahalbideratuko den parte-hartzeaz", aipatu dute ezkertiarrek. Sopelako EH Bilduk gogoratutakoaren arabera, "EAJk hauteskunde-kanpainan parte-hartzea aldarrikatu zuen bere programaren elementu garrantzitsu gisa".