Trebezia handia erakusten du Agirrek bere lehenengo eleberri honetako hari mataza desberdinak josten: 1976ko martxoko Gasteizko borrokak agertuko dira batean, Benjamin Britten konpositore ingelesa beste batean… Pertsonaiek Lekeitioko hondartzak, Arabako bailarak, Bilboko kokteleriak edo Baztango baserriak bisitatu ahala, dotoreziaz uztartuko ditu egileak berriketa arinak eta hainbat gairen gaineko gogoeta finak.
"Atertu arte itxaron" liburuak road movie delakoen antzeko bat da Euskal Herrian barreneko ibilaldia, Elkar argitaletxeak dioenez. Uliak bere sorterria erakutsi gura dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Hala ere, Uliak aitortu bako sekretuak dauzka; bidean topaturiko ezagun batek ekaitza iragarriko du bikotearen harmonian...