Aurten, Sopelako Udaltzaingoak bide-segurtasunaren kontrako delituak leporatu dizkio 31 pertsonari.
Azaroaren 25eko arrastian, Sopelako udaltzainek bide-segurtasunaren kontrako delitua leporatu zioten 49 urteko pertsona bati, ustez gidabaimeneko puntu barik gidatzeagatik; Sabino Arana kalean jazo zen gertaera, 18:00etan, ohiko trafiko-kontrol batean, udal iturriek azaldu dutenez. Antza, gidariaren agiriak egiaztatzean, udaltzainak ohartu ziren gidabaimeneko punturik ez zeukala eta ustezko delitua egitea egotzi zioten.
Aurten, Sopelako Udaltzaingoak bide-segurtasunaren kontrako delituak leporatu dizkio 31 pertsonari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!