Elkartasun-lasterketa izango da Sopelan, San Silvestre egunean

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 30a, 09:30

2014ko proba. © YOLANDA UGARTE - HIRUBI

Bihar, urteko azken egunean, Larrabasterrako bi­ga­rren San Silvestre herri-las­terketa izango da, Sopelako Urgitxieta plazatik abiatuta. Hirubi triatloi-taldeak antolatu du proba, eta aurreratu duenez, lasterketa parte-hartzekoa da, ez lehiatzekoa.

Adin denetako kirolzaleek korrika egin ahal izango dute, 17:00etatik aurrera, 400 metro eta 4 kilometro bitarteko zirkuituak osatzeko, adinaren arabera. Horrela, txikienak lehenengoak izango dira irteten. Zazpi urte bitartekoek 400 metro besterik ez dute lasterka egingo. 17:10ean, 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek, ordea, txikienen zirkuitua birritan bete beharko dute, 800 metro osatzeraino. Hamar minutu beranduago, adin denentzako paraolinpiar modalitatea izango da. Kategoria horretan, 1.200 metroko distantzia izango dute. Azkenik, 17:30ean, 15 urtetik gorakoak irtengo dira 1.000 metroko zirkuitu bati lau buelta ematera.

Hirubik iragarri du lortuko den diru dena Javi Conderen elkartasun-maratoien proiektuari emango diotela, Bizkaian fibrosi kistikoaren gaitzari aurre egiteko. Izan ere, euro bi ordainduz gero, izena eman ahal izan da Hirubiren webgunean. Daborduko, izen-ematea itxita dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun