Sutea Berangon eta Sopelan

Udal-baliabideak baso-sutearen kaltetuen eskura jarriko ditu Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 31a, 12:20

Sutea amatatuta, lurra buztitzen. © Bizkaiko Suhiltzaileak.

Iragan domekan hasitako baso-suteak sortarazitako ingurumen-kalteak "deitoratu" ditu Sopelako udal gobernuak. Horregaz batera, elkartasuna adierazi die "estutasun momentuak jasan dutenei edo material ondarean galerak jasan dutenei". Hori horrela, udal-baliabideak kaltetuen eskura jarriko dituela iragarri du Udalak (aholkularitza, laguntasuna...). Halaber, sutea amatatzeko beharretan lagundu zuten boluntario guztiei eskerrak eman die.

"Beraien laguntza eraginkorragatik", Sopelako agintariek euren aintzatespena adierazi gura diete Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, Ertzaintzari, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileei, udaltzainei, DYA-koei eta Espainiako Ingurumen Ministerioari, ur-hegazkin bi larrialdietako zerbitzuen eskura jartzeagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun