Abisua jaso ostean, Barinatxe hondartzara bertaratu ziren larrialdi-zerbitzuetako beharginek gizona hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten, autopsia egiteko. Segurtasun Sailak adierazitakoaren arabera, lekuan bertan ez zegoen indarkeria zantzurik.