Sheyla Gutierrezen abentura amerikarrak garaipen zaporea dauka

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 13a, 09:45

Gutierrezek iazko maiatzean lortu zuen bere garaipenik garrantzitsuena: Plumelec-Morbihan klasika. © PLUMELEC-MORBIHAN

Sheyla Gutierrez Sopelako Lointek taldeko txirrindulari ohia era onean hasi da urtea. Errioxarrak seigarren postua eskuratu zuen atzo San Luiseko emakumezkoen Tourreko lehen etapan, Argentinan. Gainera, El Duraznon hasi eta amaitu zen 110 kilometroko etapak sari berezia ekarri zion, 23 urte azpikoen lidergoa eta maillota.

Gutierrez Espainiako selekzioaren elastikoagaz parte hartzen ari da proban, pasa den abenduan Kaliforniako Cylance-Inspire taldean fitxatu bazuen arren, azken unean taldea ez zelako inskribatu aipatu tourrean. Argentinan amaitu ondoren, txirrindularik aurreikusita dauka Kaliforniako egoitzara bidaiatzea. Ostean Qatarreko proba batean jardungo du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun