Piezaren abiapuntua lagun biren arteko traizioa eta ondorengo mendekuaren inguruan marraztutako erretratua da. Gorrotoa eta sentipen kutsatuenak azaltzen diren momentutik barkameneraino iristen den bidaia, elkar-ulertzea gurutzatuz. Askotan, bien arteko harremanak kolorez aldatzen du, bat-batean; hainbat berba edo gertakari zehatz bat izan daitezke eraldaketa horren errudun. Ideia da bilakaera hori konpainiaren beste lanek erabilitako tresnen bidez erakustea: pertsonaien ikuspuntura gertuarazten lagunduko duten erreferente zinematografiko eta bestelako mekanismoak erabiliz, ikuslegoari irauli ahal izateko ikuspegi eszeniko sendo baten bitartez, bai plano estetikoan, bai antzezpen baliabideei dagokienez.
Den-dena antzoki batean gertatzen da. Saga kamerinoetara iristen denean hasten da pieza, Claudia bere ikuskizunerako prestatzen dabilen tokian. Lehen une hori eszenarioan kokaturik dagoen pantaila batean proiektatuko da. Hortik aurrera, istorioaren garapena Claudiaren ikuskizunerako prestatua zegoen esparru fisikoan gertatuko da. Beraz, leku hori eta bertan dauden elementuak Sagak gertaraziko dituen ekintzen menpe geldituko dira.