Murphyren azken lana "Aquashow" (1973) bere lehen diskoaren berrikuspena da. Kritikak bilduma hori goretsi zuen, eta hari esker, Bob Dylan, Lou Reed edo F. Scott Fitzgerald berria izendatu zuten Murphy. Orain, jatorrizko hamar abestiak moldatu ditu ahots bizi eta gogo berrituagaz: "Jatorrizko ‘Aquashow’ bilduma 1973an atera banuen ere, abestiek beti jarraitu dute nire ibilbidea, haietariko asko kontzertuetan jo baititut, bereziki ‘Last of the Rock Stars’, ‘How's the family’ eta ‘White middle class blues’. Orain, berrogei urte geroago, abestiok berriz grabatzea erabaki dut, beste era batean: deseraikita, osotasunari eta jatorrizkoarekiko lotura emozionalari eutsita. Oso bizia eta sakona izan da niretzat, hainbeste urte ondoren, abesti horiek semearekin batera berrikustea grabaketa-mahaian".
"Aquashow Deconstructed" berehala bihurtuko da klasiko Murphyren zaletu historikoentzat eta bilduma ezin-hobea izango da entzule berriak haren musikara erakartzeko. Egungo celebrity-en giroan, ezohikoa da halako historia duen disko bat argitaratzea. Musikariaren seme Gaspard Murphyk ekoitzi du bilduma ukitu berriakaz. Murphyk ahal beste instrumentu grabatu ditu Olivier Durand adiskide banaezin eta birtuosoaren ekarpen bikainakaz, eta horregaz batera igoko da Kurtzioko taulara. Klasikoa birsortu egin da!