Kosta Trail ekainaren 12an egingo dute

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 27a, 18:10

Kosta Traileko partaide bat 2015eko edizioan, Barinatxe hondartzaren gainetik lasterka. © KOSTA TRAIL

Kosta Trail lasterketako antolatzaileek zabaldu dutenez, aurtengo elkartasun-proba hori ekainaren 12an egingo dute, domekan. Ohi legez, Sopelan egingo dute. Data iragartzeaz gainera, lasterketaren 11. edizioak izango duen nobedadea jakinarazi dute: lehenengo aldiz, 21 kilometroko mendi-maratoi erdia egingo dute da. Aurretik, beste hiru aukera zituzten kirolzaleek: 30 kilometroko lasterketa, mendi-martxa (20 kilometro), eta sendientzako martxa, 10 kilometrokoa.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, Kosta Trail da lehenengo mendi-lasterketa itsasoaren altueran egiten dena, eta pozik agertu dira urterik urtera parte-hartzaile gehiago batzen dituelako. Pasa den urtean, orain arteko marka gainditu zuten, 4.300 pertsona batuta. Horri esker, probak 14.000 euro batu zituen, eta Bizkaiko Diabetes Elkarteari eman ahal izan zizkiotenak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun