Abenduko osoko bilkuran onartu zituzten Sopelako aurrekontuak

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 28a, 10:33

Sopelak badauzka aurrekontuak 2016. urterako. Izan ere, EAJk eta PSEk osatutako udal-gobernuak eta Denok Batera alderdiak akordioa erdietsi, eta abenduko ohiko Udalbatzan onartu zituzten urte honetarako kontuak: 13.952.558,26 euro. Hala, aurten, diru-sarrerak %5,21 igotzea aurreikusten du Udalak.

Bertatik jakinarazi dutenez, era berean, hainbat partidatarako igoerak zehaztu dituzte: ekonomiaren eta lanaren sustapenerako, %45,29ko igoera; gazteria, aisia eta kirol alorrean ere, %26,18ko igoera ezarri dute; eta turismoan, %34,76ko igoera. Gainera, gizarte-ekintzarako, %8,23ko igoera jarri dute (milioi bat euroko gastu-muga gaindituz), eta laguntza-sorta berriak sortuko dituzte: txirotasun energetikoa jasaten duten familiei laguntzeko, eskola-materiala erosteko, eta udal-euskaltegian matrikulatzeko.

Aurrekontu berrietan, bestalde, gardentasunari begirako diru-partidak izango dira, eta partaidetzarako web-orri bat sortzea ere aurreikusten dute, baita irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartzea ere

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun