John Patrick Shanleyk zuzendu zuen filma 2008an, eta Meryl Streep, Philip Seymour Hoffman, Amy Adams eta Viola Davis dira protagonistak. Emanaldiaren ostean berbaldia egin ohi dute. Itzartuk dioenez, horixe da saioaren tarterik interesgarriena, hain zuzen ere, filmaren edukia aletzen dutenean, betiere genero-ikuspegitik. Horregatik, ikusleak solasaldian geratu eta parte hartzera gonbidatu ditu. Otsailean beste pelikula bi ikusi ahal izango dira ziklo horren barruan: "Big eyes" eta "Una cancion para Marion".