Koalizioak azaldu duenez, "EAJ-PSEko udal gobernuak ez du oraindino martxan ipini Sopelako lorezaintza-zerbitzua esleitzeko lehiaketa", eta "horren ondorioz, urtarrilaren 20az geroztik ez dugu lorezaintza-zerbitzurik herrian". Horrela, udal-gobernuaren "eraginkortasunik eza" salatu gura izan du: "batez ere, aurreko legegintzaldi osoan zehar EH Bilduri leporatu ziotenean gobernatzeko gaitasunik eza".
Era berean, zerbitzua eskaini duen enpresako langileen egoeragaz "arduratuta" dagoela adierazi du. Koalizioak espero du, kontratua etenagatik, "etorkizunean zerbitzua esleituko zaion enpresan euren lana subrogatzeko arazorik ez sortzea".