2016/02/19 19:00etan

Euskaldun baten hizkuntza-bidaia

Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Karmelo Ayestaren hitzaldia: Euskararen erabilerak izan duen bilakaerak agerian jarri du aldaketa sakona dela hizkuntz ohitura berriak barneratzea. Hizkuntz bidaia hori erraztea da hitzaldi honen helburu nagusia. Hausnarketaren sorburuan, honako hiru galdera hauek daude: Zergatik aldatu hizkuntza-jokabidea eta euskaraz bizitzen saiatu? Zer gaitasun landu behar dira prozesua arrakastatsua izan dadin? Zer oinarri teoriko eta metodologiko erabil daitezke norberaren euskararen erabilera-marka hobetzeko? Hitzaldian, honelako erantzunak proposatuko dira: • Euskaraz bizitzeko motibazioa indartsuagoa da norberaren asmo transzendentaletan eta balioetan oinarritzen denean. • Prozesuaren arrakasta bermatzeko beharrezko dira gaitasun emozionalak lantzea, nork bere buruaren ezagutzan sakontzea, huts egitetik ikastea, eta euskararen gaineko aurreiritziak zalantzan jartzea. • Emaitza hobeak lortzen dira elkarlanean arituta, eta enpatia eta konfiantzatik abiatuta, hizkuntza-gatazkaren paradigma erabilita baino.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun