Sopelako jaiak prestatzen hasteko bilera egingo dute bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 16a, 12:29

Urgitxieta plazan izaten dira txupin jaurtiketa eta pregoi irakurketa, Larrabasterrako Karmengo jaietan.

Sopelako Jai Batzordeak urteko lehenengo batzarra egingo du eguazten honetan, otsailak 17, Kurtzio kultur etxean; hitzordua 19:00etan ipini dute, Sopelako San Pedro eta Larrabasterrako Karmen festak antolatzen hasteko. Arduradunek gogorarazi dutenez, “edonork parte har dezake batzordean; “izan ere, helburua da denon artean eta denon gustuko jaiak antolatzea”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun