"Hoy, ultima funcion" antzezlana zapatuan Sopelan, Ramon Barea eta Itziar Lazkano aktoreakaz

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 10a, 17:18

Zapatu honetan, otsailak 13, "Hoy, ultima funcion" antzezlana eskainiko dute, Sopelako Kurtzio kultur etxean, Itziar Lazkano eta Ramon Barea aktore ezagunek. Hitzordua 20:00etan izango da; sarrerak 5 euroan salgai daude kultur aretoan bertan, udaletxean eta Sopelarin herritarren arretarako bulegoan, Larrabasterran.

Lazkanok eta Bareak aktore zahar bi antzeztuko dituzte: Niceforo eta Semiramis: bizitza errealean, senar-emaztea; oholtzan, bikotea. Alegiazko azken antzezkizun bat eskainiko dute, benetakoak ez diren pertsonaiak agertuko dira bertan. Elkarregaz biziko dute hori dena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun