Taldeak dioenez, 2015eko udazken osoa eman zuen grabaketa lanean. Ohiko jai girotik aldendu barik, egunez egun jasaten dituen egoerak plazaratu gura izan ditu kantuetan Guda Dantzak; musika beltzaren eta jamaikarraren zertzeladak eta guzti.
Aurten, inoiz baino gehiago, Euskal Herriko plazetan Guda Dantza taldea entzuteko aukera egongo da. Besteak beste, maiatzaren 7an, zapatuagaz, Algortako Ereaga hondartzan emango dute kontzertua, Rubia eta El Inquilino taldeakaz batera.