Kurtzioko arduradunek baieztatu dutenez, Imbert gaztea izango da oholtzara igotzen lehenengoa. Dioenez, txikitatik gustatzen zaio abestea, baina "ezkutuan gorde" izan zuen orain dela urte gutxitara arte; lehenengo kontzertua 2013an eman zuen.
The Great Barrier seikoteari dagokionez, 2012an, Bilbo Hiria lehiaketa irabazi zuen, pop-rock atalean. 2015eko hasieran, berriz, "Winter greets you" lehen diskoa atera zuen; bederatzi kantuz osatuta dago. Aitziber Omagogeaskoak (ahots nagusia, gitarra akustikoa eta mandolina), Mari Carmen Guillenek (teklatua, perkusioa eta ahotsak), Oier Aldekoak (baxua), Iñigo Larrazabalek (gitarra eta ahotsak), Alvaro Barriusok (gitarra eta metalofonoa) eta Joseba Azabalek (bateria eta perkusioa) osatzen dute taldea.