Oporrak Bakean ekimenean parte hartzeko deia egin diete sopeloztarrei

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 19a, 19:20

Gaztetxo saharar bi. OPORRAK BAKEAN

Sopelako Nuyum elkartea familia bila dabil Oporrak Bakean egitasmorako. Programa horri esker, saharar umeek errefuxiatuen kanpamenduetako baldintza gogorrak atzean utz ditzakete udako bi hilabeteetan, basamortuko tenperatura altuetatik asago. Euskal Herrian diren bitartean, neska-mutilek osasun-azterketa egitea eta elikadura egokiagoa jasotzea ahalbidetzen du programak.

Ekimenean parte hartu, Saharako 10 eta 12 urte bitarteko umeren bat etxean hartu eta behin-behineko harrera-familia izateko interesa duten guztiek edozein zalantza edo kezka argi dezakete, Nuyumegaz harremanetan ipiniz gero. Horretarako, 695 788 185 telefonora zenbakira zein nuyum_sopelana@yahoo.es posta elektronikora jo dezakete.

Pasa den urtean, Hego Euskal Herriko 460 familiak parte hartu zuten ekimenean. Nuyumek akordura ekarri duenez, kanpamendu horietan 40 urte iraun du saharar herriaren zati handi batek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun