Prezioak honakoak dira: 20 euro, seme-alaba bategatik; 18, seme-alaba bigatik; eta 16, hiru seme-alaba edo gehiagogatik. Ludotekan txanda bi egingo dira: lehenengoa 4-7 urte bitarteko umeentzat da, honako ordutegian: astelehenetik barikura, 17:00etatik 18:30era; eta zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara. Bigarren txandan, 8-12 urte bitartekoak egongo dira: astegunetan, 18:30etik 20:00etara; eta zapatuetan, 17:00etatik 20:00etara.