Bihar, zapatuan, "Le cochon de Gaza" (Txerri bat Gazan) pelikula europarra proiektatuko dute 20:00etan, Gizarte Zinema Zikloaren barruan, doan. Arabierazko bertsioan eta euskarazko azpitituluakaz emango dute. Sylvain Estibal zuzendariaren bigarren film horrek Palestinaren okupazioa lantzen du, komedia tragiko baten bidez; Cesar Saria irabazi zuen. Era berean, hilaren 25ean, eguena, "Una cancion para Marion" filma emango du Itzartu emakumeen elkarteak Genero-ikuspegiko zikloaren barruan, 18:00etan.