Herri-galdeketa egin ala ez eztabaidatuko dute bihar Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 23a, 20:01

Euskal Herriko hainbat eskualde eta herritan (Goierri, Azpeitia, Dima, Ispaster...) erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketa egin gura dute aurten. "2017an herri-kontsulta egingo dugu Sopelan? Egitekotan, noiz, nola? Zein izango da galdera?", horiei denei erantzun gura die bertoko Gure Esku Dago taldeak. Horretarako, batzar-irekia deitu du eguazten honetarako, otsailak 24; Kurtzio kultur etxean batuko dira, 19:00etan. "Zure iritzia ezinbestekoa da", gaineratu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun