18 urtera artekoetan, Uribe Kostaren ordezkaritzat abestu dute Irene Ezkurra Erisek, Aritz Landeta Terceñok eta Unai Mendiburu Valorrek. 24 urtera artekoetan, ordea, Inazio Vidal Gurrutxaga, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran izan dira eskualdeko ordezkariak. Kanporaketa irabazita, hurrengo fasera pasatuko da ALBEko armada, eta martxoaren 8an Zallan jokatuko den finalaurrekoan parte hartuko du.
Uribe Butroeko taldean honakoek abestu dute: Ainhoa Gorostiaga, Iker Larizgoitia, Leire Amenabar, Jon Larrabide, Peru Berasategi eta Malen Amenabar.